Gipuzkoako Kopatik kanpo gelditu dira Tta-kun eta Izarraitz areto futbol taldeak

Andoni Elduaien

Tta-kun taldeko kideak, gola ospatzen. (Tta-kun)

Ostiralean jokatu zituzten partidak Azkoitiko bi ordezkariek, eta biek galdu zituzten partidak. Tta-kun etxean aritu zen, eta Izarraitz Ibarran (Gipuzkoa).

Gipuzkoako Kopa txapelketa ahaztu eta liga denboraldiarekin pentsatzen jarri beharko dute Azkoitiko Tta-kun eta Izarraitz areto futbol taldeek. Joan den ostiralean jokatu zituzten bi taldeek kopako aurreneko kanporaketako partidak, eta biek galdu egin zituzten lehiak.

Tta-kun Elkarguneko kantxan aritu zen Herrikide Garaje Tolosa taldearen aurka, eta 2-3 galdu zuten. Izarraitz taldeak, berriz, Ibarran (Gipuzkoa) jokatu zuen Lauburu KE Ibarra taldearen aurka, eta 9-1eko porrota jaso zuten. Kanporaketa erako txapelketa izanik, kopatik kanpo gelditu dira Azkoitiko bi taldeak.

Liga txapelketari begira jarri beharko dute orain bi taldeek, urrian ekingo baitiote sasoi berriari. Tta-kunek Gipuzkoako Lehen Mailan jokatuko du aurten, eta Egintza taldearen aurka hasiko du sasoia urriko lehen asteburuan. Bestalde, Izarraitz Hirugarren Mailan arituko da, eta haiek Kutturekin jokatuko dute denboraldiko lehen neurketa, horiek urriko bigarren asteburuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide