Herrixen merkatari elkarteak kanpaina berria jarri du martxan. Joan den astelehenaz geroztik abian dute herritarrak herriko komertzioetan erostera bultzatzeko kanpaina, eta urriaren 14ra bitartean erosketak herriko saltokietan egiten dituztenen artean 500 euroko hiru esperientzia bonu bat zozkatuko dituzte.
Hain zuzen, 500 euro balio dituen esperientzia bonua modu honetan banatuko dute: gosariak, estetika edo ongizate zentro baterako gonbidapena, 200 euroko erosketa bonua eta bazkari-afaria. Elkarteak urriaren 15ean egingo du zozketa.