Saizarbitoriaren 'Hamaika pauso' liburua mintzagai, Azkoitiko Irakurle Taldearen ikasturte berriko lehen saioan

Andoni Elduaien 2024ko ira. 23a, 09:00

Miriam Lukirekin itxi zuen irakurle taldeak aurreko ikasturtea. (Irakurle Taldea)

Bihar, asteartea, egingo du Azkoitiko Irakurle Taldeak ikasturte berriko lehen saioa. 19:00etan elkartuko dira Elkarguneko Oteiza aretoan. Ramon Saizarbitoria idazle donostiarraren Hamaika pauso lanaz arituko dira.

Azkoitiko Irakurle Taldeak bihar, asteartea, ekingo dio 2024-2025 ikasturteari, eta aurreneko saioan ibilbide luzea duen idazle baten lana izango dute mintzagai eta aztergai. Ramon Saizarbitoria idazle donostiarraren Hamaika pauso lanaz hitz egingo dute 19:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan.

1995ean argitaratu zuen idazle donostiarrak Hamaika pauso eleberria, eta lanak Espainiako Kritikaren Saria jaso zuen. Hain zuzen, Espainiako Literatur Kritikarien Elkartearen narratiba eta poesia kategorietako literatura saria jaso zuen Saizarbitoriak. Eleberriez gain, saiakera eta poesia lanak ere argitaratuta ditu donostiarrak, guztira, hemezortzi bat lan.

Irakurle taldeak gogorarazi du saioak irekiak direla herritar guztientzat, eta beraz, edonork duela horietan parte hartzeko aukera. Azkoitiko Irakurle Taldean parte hartzeko edota egitasmoaren inguruko informazio gehiago jasotzeko, azkoitikoirakurletaldea@gmail.com helbidera idatz dezakete herritarrek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide