Ligako partida bana jokatu zuten arratsaldean Anaitasunaren talde nagusiek, eta gizonen taldeak sasoiko lehen garaipena eskuratu zuen Añorgaren aurka etxean jokatu zuen norgehiagokan; emakumeek Irunen jokatu zuten ligako hirugarren jardunaldia, baina haiek ezin izan zuten Mariño mendean hartu, eta haiek esku hutsik itzuli ziren etxera.
Ohorezko Mailako taldeak ligako bigarren partida jokatu zuten atzo arratsaldean Txerloian, eta gizonak lehenengo garaipena eskuratu zuten, Añorgaren aurka 2-0 eginda: neurketa hasi eta ordu erdi pasatxora iritsi zen gorritxoen aurreneko gola, Hichamena, eta partidaren bigarren zatian sartu zuen Oihanek bigarrena. Hiru puntu eskuratuta, sailkapeneko 11. postuan kokatu da Azkoitiko taldea.
Euskal Ligako taldeak, berriz, porrota jaso zuen Irunen, 3-0 galdu baitzuen Mariñoren aurka; partidaren 12. minutuan sartu zuen Irungo taldeak aurreneko gola, eta atsedenaldira markagailua 1-0 zela iritsi ostean, handik itzuli zirenean sartu zituzten irundarrek partidako beste bi golak. Horrenbestez, gaur-gaurkoz, sailkapeneko azken bigarren postuan, 17.ean, dago Anaitasuna.