Bigarren mailako Euskal Koparen finala jokatuko du Iraurgik

Mailo Oiarzabal 2024ko ira. 21a, 13:31

Domusa Teknik ISBren jokalariak garaipena ospatzen, atzo, Galdakaon. (@Basketbasko)

Arrasateko Ointxeri 62-58 irabazi zion Domusa Teknik ISBk atzo, finalaurrekoan. Bihar, 12:00etan hasita lehiatuko dira txapelaren bila Galdakaon, Ausarta Barakaldoren kontra.

Hastear den 2023-2024 denboraldian Espainiako LF Challenge eta LF2 ligetan lehiatuko diren taldeen Euskal Koparen finala jokatuko du Domusa Teknik ISBk.

Iraurgiko emakumeek atzo iluntzean lortu zuten finalerako txartela, Arrasateko (Gipuzkoa) Ointxe taldeari 62-58 irabazita. LF Challengera itzuliko da Luis Agirre Katxi-k zuzentzen duen taldea eta iaz Iraurgikoak aritu ziren LF2n, koska bat beherago, jokatuko dute Arrasatekoek, baina estu hartu zuen atzo Ointxek Domusa Teknik ISB Galdakaon (Bizkaia). Aurretik ibili zen gehienetan Azkoiti-Azpeitiko taldea, baina tarte handirik lortu gabe beti ere. Dena den, azkenean bete zuten pronostikoa eta finalerako sailkatu ziren Iraurgiko emakumeak.

Ausarta Barakaldo izango da Domusa Teknik ISBren aurkaria bihar Galdakaon bertan jokatuko den finalean (12:00). Bizkaiko taldeen arteko lehian, etxeko Ibaizabali gailendu zitzaion Barakaldoko taldea beste finalaurrekoan (57-61).

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide