Eliz ataritik plazara arteko errepide zatia itxiko dute astelehenean

Ane Olaizola 2024ko ira. 20a, 10:26

Idiakez Ederra eraikineko obrak. (Azkoitiko Udala)

Idiakez Ederra eraikinean argindarrez hornitzeko instalazio lanak egingo dituzte datozen hiru asteetan, eta obrak amaitu bitartean, ibilgailuek Inazio Iriarte kaletik joan beharko dute plazara.

Nagusia 80 edo Idiakez Ederra eraikinean egiten ari diren etxebizitzak tarteko, argindarrez hornitzeko instalazio lanak egingo dituzte datozen astetan, eta ondorioz, ibilgailuek ezin izango dute Kale Nagusitik plazara joan astelehenetik aurrera.

Parrokia eta herriko plazaren arteko tartea itxita egongo da, eta beraz, ibilgailuak Inazio Iriarte kaletik joanda iritsi ahal izango dira plazara. Era berean, eliz ataritik kiroldegi aurreko biribilgunerako tartea ere zabalik izango da ibilgailuentzat.

Obrek hiru bat aste iraungo dutela aurreikusten dute horien arduradunek, baina udalak aurreratu du bidea irekita eta erabilgarri egingo dela ekintzaren bat antolatuta dagoen egunetan; irailaren 28ko Lasterketa Solidario Inklusiboan, kasu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide