Urola Erdiko 377 pertsona artatu zituen iaz Caritasek

Iraia Oteiza 2024ko ira. 19a, 09:30

Caritasen Azkoitiko biltegiko irudia.

Gipuzkoako Caritasek jakinarazi duenez, iaz elkartearen laguntza jaso zutenen %57 emakumeak izan ziren, %43 gizonak, eta horietan 44 urtetik behera zituztenak %61 izan ziren. Halaber, 64.345 euro bideratu zituen Urola Erdiko familientzako zuzeneko diru laguntzetara, kopuru horren gehiengoa, etxebizitzarekin zerikusia duten gastuak finantzatzera.

Gipuzkoako Caritasek 2023. urteko memoria osatu du, eta zenbait datu ezagutarazi ditu, tartean Urola Erdian iaz emandako laguntzen ingurukoak.

Txostenaren arabera, 2023an orotara 302 familia artatu zituen Caritasek eskualdean, eta 377 pertsona baliatu ziren elkartearen laguntzaz. Laguntza jaso zutenen %57 emakumeak izan ziren, %43 gizonak, eta horietan 44 urtetik behera zituztenak %61 izan ziren.

Halaber, Gipuzkoako Caritasek 64.345 euro bideratu zituen Urola Erdiko familientzako zuzeneko diru laguntzetara. Kopuru horren gehiengoa, %64, etxebizitzarekin zerikusia duten gastuak finantzatzeko izan ziren; %36 oinarrizko behar materialak asetzeko; eta %4 bestelako laguntzetarako.

Orotara 49 pertsona aritu ziren laguntza horiek emateko boluntario lanetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide