Azkoitiko bizilaguna da Azpeitia eta Lasao artean izan den istripuan hildako emakumea

Aitziber Arzallus

Suhiltzaileen kamioi batek eta auto batek aurrez aurre jo dute. Azkoitiko bizilaguna zen autoaren gidaria, eta istripuaren lekuan bertan hil da.

Emakume bat hil da gaur arratsaldean GI-631 errepidean, Azpeitia eta Lasao artean izan den trafiko istripuan, eta hildakoa Azkoitiko bizilaguna dela baieztatu ahal izan du Gukak. Suhiltzaileen kamioi batek eta auto batek aurrez aurre jo dute, 16:10ean. Autoa gidatzen zihoan emakumea han bertan hil da, eta kamioiko bidaiarietako bat zauritu egin da; hura Galdakaoko (Bizkaia) erietxera eraman dute helikopteroz. Dagoeneko zabaldu dute errepidea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide