181 bizikletazalek –bi emakumeak– irten dute gaur egin den seigarren Mangaixue mendi bizikleta martxan. Anaitasuna mendi bazkunak antolatutako martxa 15:15ean hasi dute parte hartzaileek Plazaberrin, eta toki berean bukatu dute. Aurreko edizioetan bezala, bi ibilbide izan dituzte aukeran txirrindulariek: luzea, 35 kilometrokoa eta motza, 25 kilometrokoa. Helmugara iritsi diren lehen sei txirrindulariak bizikleta elektrikoarekin egin dute ibilbide motza. Lehena Leire Sorozabal izan da Plazaberrira iristen, ordubete eta hiru ordu laurden inguruan ibilbidea bukatuta. Hark esan du lokatza asko zegoela ibilbidean, baina ederra izan dela. Haimar Zubeldia txirrindulariak ere irten du lasterketan, eta proba motza egin du.
Parte hartzaileen artean opari ugari banatu dituzte antolatzaileek: urdaiazpikoak, erosketa bonuak, kamisetak, barazki saskiak, bizikletarako botilak... Gainera, mendi martxa bukatutakoan, mokadutxoa egiteko aukera izan dute parte hartu duten txirrindulariek, baita bizikletak garbitzekoa ere.