Eman daiteke izena 'Munduko janariak' ikastaroan

Ane Olaizola 2024ko ira. 14a, 09:00

Kultur arteko jaiaren atarian, nazioarteko gastronomiari lotutako ikastaroa izango da Elkargunean. Doako lau saio eskainiko dituzte, eta doakoa da izen-ematea. 

Migratzaileen eta Errefuxiatuen Munduko Egunarekin bat eginez, kultur arteko jaia ospatuko dute Azkoitian hilaren 29an. Nazioarteko gastronomiak protagonismo berezia izango du egun horretan, beste hainbat herrialdetako jaki tradizionalak ikusteko eta dastatzeko aukera egongo baita. Dena den, aurretik ere ikasi eta gozatu ahal izango da gastronomiaz, Munduko janariak izeneko ikastaroa antolatu baitute hilaren 23tik 26ra artean. Kultura desberdinetako errezetak kozinatzen ikasi ahal izango da saio horietan, hala nola janari hispanoamerikarraz, afrikarraz, asiarraz eta europarraz. Saio bakoitzean kultura bat landuko dute.
 
Elkargunean izango dira sukaldaritza eskolak, 17:00etatik 18:30era artean, eta herrian bizi diren migratzaileak arituko dira irakasle eta sukaldari lanetan. 16 urtetik gorakoek parte har dezakete ikastaroan, doakoa izango da, eta aurrez izena eman behar da, hemen edo Elkarguneko webgunean. Gutxieneko taldea osatu beharko da ikastaroa aurrera eramateko. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide