Gaur hasiko du liga Anaitasunaren gizonen talde nagusiak

Nerea Uranga 2024ko ira. 13a, 12:12

Abuztuan Anaitasunak Touringen kontra jokatutako lagunartekoa. (Andoni Elduaien)

Aurreko sasoian maila galdu ondoren, Ohorezko Erregional Mailan estreinatuko da gaur Anaitasuna. Etxetik kanpo izango du lehen neurketa, Deustu Donostiaren kontra, Zubietan.

Anaitasunaren gizonen talde nagusiak gaur, ostirala, hasiko du 2024-2025 futbol denboraldia Ohorezko Erregional Mailan. Etxetik kanpo jokatuko du ligako lehen jardunaldia Deustu Donostiaren kontra, gaur, 21:00etan, Zubietan. Maila galdu ondoren, Ohorezko Erregional Maila estreinatuko dute Loren Barbadoren mutilek.

Andremarien aurretik hasi zituzten denboraldi berria prestatzeko lanak, eta lagunarteko bost partida jokatu dituzte ligari ekiterako.

Emakumeak etxean

Gorritxoen Euskal Ligako taldeak, berriz, ligako bigarren jardunaldia jokatuko du asteburuan. Mikel Barquerok zuzentzen duen taldeak bihar, zapatua, du norgehiagoka Elorrioren kontra, 16:30ean, Txerloia futbol zelaian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide