Ikasturte hasierako batzarra egingo du gaur Trikigirok, eskualdeko trikiti zaleei zuzenduta

Maialen Etxaniz

Iazko Azkoitiko Trikiti Eguneko parte hartzaileak, San Martin auzoan.

Dinamoa sormen gunean egingo dute bilkura, 21:00etan. Trikiti zalea den edonori egin diote bertaratzeko deia. 

Urola Erdiko Trikigiro elkarteak ikasturte hasierako batzar irekia egingo du gaur gauean Azpeitian. Dinamoa sormen gunean jarri dute hitzordua 21:00etan, eta trikitiaren inguruko zaletasuna duen edonori egin diote bertaratzeko deia. Bertan, hizketagai izango dituzte aurtengo asmoak, besteak beste. 

Irakurri Trikigiroren lanaren inguruan GUKAk egindako erreportajea, hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide