Zinpeko epaimahairako hautagaien zerrendak ikusgai egongo dira ostiraletik aurrera

Ane Olaizola

Ostiraletik hilaren 20ra arte egongo da ikusgai epaimahaia osatzeko erabiliko duten hauteskunde errolda. Epaimahaia irailaren 27ean egingo duten zozketan berrituko dute.

Zinpeko epaimahaia bi urtetik behin berritzen dute, eta irailaren 27an egingo dute zozketa hautesle guztien artean. Hori horrela, Azkoitiko Udalak jakinarazi du zinpeko epaimahairako hautagaien zerrenda osatzeko erabiliko den hauteskunde errolda ikusgai egongo dela irailaren 13tik 20ra bitartean, biak barne.

Zozketa irailaren 27an egingo dute, eta erreklamazioak aurkezteko epea gainditutakoan, erakusketa publikoan egongo da zerrenda urriko azken hamabost egunetan, behin betiko zerrenda osatu aurretik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide