Igandean itxiko dituzte Ugarteigarango igerilekuak

Ane Olaizola

Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak. (Iraia Oteiza)

Ekainaren 14tik egunero zabaldu dute gunea, eta herritarrek hiru hilabetez erabili ahal izan dituzte hango instalazioak.

Datorren igandean, irailaren 15ean, amaituko dute Ugarteigarango uda sasoia, egun horretan itxiko baitituzte estali gabeko igerilekuak. Horrenbestez, herritarrek azken egunak dituzte igerilekuak erabiltzeko, eguraldiak askorik laguntzen ez badu ere.

Joan den ekainaren 14an zabaldu zituzten Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak, eta guztira, hiru hilabetez egon da zabalik gunea. Instalazioa 10:30etik 20:00etara egoten da irekita, egunero.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide