'Robotia' eta 'Aire!' lanekin ekingo dio Baztartxok sasoi berriari

Ane Olaizola

'Aire!' dokumentalaren irudi bat.

Datorren asteburuan hasiko du zinema denboraldia Azkoitiko udal aretoak, eta igandean eta astelehenean dokumental eta film bana eskainiko du.

Datorren igandean hasiko du Baztartxo aretoak zine denboraldi berria, eta dokumental eta film bana eskainiko du sasoi berriari ekiteko: batetik, haurrei zuzendutako Robotia euskarazko filma eskainiko dute igandean, 17:00etan, eta bestetik, Aire! euskarazko dokumentala emango dute. Bi egunetan ikusi ahal izango da Maurizia Aldeiturriaga pandero jotzailean inspiratuta dagoen dokumental hori: igandean, 19:30ean, eta astelehenean, 20:00etan. Ohi bezala, ikuslearen eguna izango da azken hori.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

  • Robotia:

  • Aire!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide