Josemari Unanue Azkoitiko bizilagunak 70eko eta 80ko hamarkadetan Azkoitian eta Azpeitian izan zen rock panorama bildu du dokumental batean. Burrundaie. Relatos del primer rock del Urola izena jarri dio lanari, eta Jotakie, Direccion Obligatoria eta Os Gallardos taldeen historia zein ibilbidea izan ditu kontagai.
Hain zuzen, dokumental hori eskainiko dute estreinekoz Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Proiekzioaren ondoren, gainera, Avion, Gallardos Revisted eta Jotakie taldeek zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzte.
Sarrerak jada eskuragarri daude Kulturazen webgunean, 10 euroren truke.