Zarauzko Euskal Jai Egunetik itzultzeko gaueko autobus zerbitzu berezia izango da

Ihintza Elustondo

Astelehen gauean Zarauztik etxera itzuli nahi dutenentzako autobus zerbitzu berezia prestatu du Lurraldebusek. Hain zuzen ere, Zarauztik abiatu eta Aizarnazabalen, Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian egingo dituzte geldialdiak autobusek.

Astelehenean, irailaren 9an, Euskal Jai Eguna ospatuko dute Zarautzen, eta handik etxera itzuli nahi dutenentzako gaueko autobus zerbitzu berezia prestatu du Lurraldebusek. Hain zuzen ere, Zarauztik abiatu eta Aizarnazabalen, Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian egingo dituzte geldialdiak autobusek. 23:05ean, 01:05ean, 03:05ean eta 05:05ean abiatuko dira autobusak. Beheko irudian ikus daiteke ordutegi zehatza:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide