Sute txiki bat izan da gaur eguerdian, 13:00ak aldera, Txerloia inguruko etxebizitza batean. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira sua itzaltzera, eta berehala hartu dute kontrolpean. Ertzaintzak GUKAri azaldu dio lapiko batek su hartu duela, eta horrek eragin duela sutea. Dena den, argitu dute ez dela kalte larririk izan, eta ez dela inor zauritu. Kalte materialak, hori bai, eragin ditu suak.
Azkoitiako interbentzioa pic.twitter.com/gxRwlE368O
— Bomberos Euskadi (@BomberosEuskadi) September 1, 2024