Ohiko ordutegian zabalduko dute bihartik aurrera Aizkibel liburutegia

Andoni Elduaien

Aizkibel liburutegia.

Atzora arte udako ordutegia izan du herriko liburutegiak, eta gaur, igandea, itxita egongo da. Bihartik aurrera ohiko ordutegian zabalduko dute Xabier Munibe kalean dagoen Aizkibel liburutegia.

Aizkibel liburutegiak ohiko ordutegia izango du bihartik aurrera. Udako oporrak tarteko, uztailean eta abuztuan ordutegi berezian ireki dute liburutegia, baina bihartik aurrera urteko gainerako hilabeteetan izan ohi duen ordutegian zabalduko dute.

Hain zuzen, astelehenetik ostiralera goizez eta arratsaldez egongo da zabalik liburutegia; 09:00etatik 13:00etara egongo da irekita goizez erabiltzaileentzat, eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldez. Asteburuetan, berriz, larunbatetan bakarrik irekiko dute Aizkibel, 10:00etatik 13:00etara bitartean; igandeetan, aldiz, itxita egongo da.

Liburutegiko zerbitzuez informazio gehiago nahi duenak 943-85 08 98 telefono zenbakira deitu beharko dute, edo bestela, liburutegia@azkoitia.eus helbide elektronikora idatzi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide