Loren Barbadok gidatzen duen Anaitasunaren Ohorezko Erregional Mailako taldeak porrot egin zuen denboraldiaurreko lehen lagunartekoan. Atzo, 10:30ean, Txerloian jokatu zuten mutilek neurketa, Hernaniren aurka.
Irabazteko ahaleginak egin zituen Anaitasunak, eta Hernaniren lehen gola berdintzea lortu bazuen ere, bigarren gol bat sartu zuen Hernanik. 1 eta 2 amaitu zen azkenean norgehiagoka.
Atzoko neurketa denboraldiaurreko lehen lagunartekoa izan zen, eta irailaren 7ra bitartean beste lau partida jokatuko dituzte azkoitiarrek denboraldia prestatzeko.
Honakoa da datozen lagunartekoen egutegia:
Abuztuak 22, osteguna
- Anaitasuna-Oiartzun, 19:00etan, Txerloian.
Abuztuak 24, larunbata
- Anaitasuna-Tourgin, 11:00etan, Txerloian.
Abuztuak 31, larunbata
- Beasain-Anaitasuna, 10:30ean Loinatzen (Beasain, Gipuzkoa).
Irailak 7, larunbata
- Urola-Ilintxa-Anaitasuna, 16:30ean, Argixaion (Zumarraga, Gipuzkoa).