Parrokia bete du Donostiako Musika Hamabostaldiak

Intza Trula

Organo Zikloaren barruko kontzertua eskaini zuten atzo Miriam Cepeda Organistak eta EHU zein Iraurgi abesbatzek. Jende ugari bildu zen parrokian emanaldiaz gozatzeko.

Donostiako 85. Musika Hamabostaldiaren kontzertua izan zen atzo Azkoitiko parrokian. Organo Zikloaren barruko emanaldia eskaini zuten Miriam Cepeda organistak, Aitor Biainek zuzendutako EHU abesbatzak eta Iñaki Maidaganek zuzendutako Iraurgi abesbatzak. Harrera bikaina izan zuen kontzertuak, eta jende andana bildu zen ekitaldian.

Maurice Duruflé konpositore eta organista frantziarraren obrak entzun ahal izan zituzten bertaratu zirenek.

(Argazkiak: Urtzi Oteiza)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide