Txikia IV.a eta Mujika bigarren, Gipuzkoako Binakako Aizkolari Txapelketan

Mailo Oiarzabal 2024ko abu. 11a, 11:44

Txikia IV.a lanean atzo, Aian. (Ibon Errazu)

Hiru bikote lehiatu ziren atzo Aiako pilotalekuan. Txapela jantzi zuten Otañok eta Mugertzak zortzi segundoko aldea atera zieten azkoitiarrari eta ibartarri.

Banakakoa irabazi zuen uztailean, eta binakakoan bigarren tokian gelditu da. Gipuzkoako Binakako Aizkolari Txapelketa atzo jokatu zuten Aian, eta Jesus Mari Mujikarekin bikotea osatuta, bigarren sailkatu zen Julen Alberdi Txikia IV.a.

Hiru bikote lehiatu ziren atzo Aiako pilotalekuan, eta seina kanaerdiko eta seina 60 ontzako enbor ebaki behar izan zituzten hirurek. Txapela jantzi zuten Otañok eta Mugertzak (23.14) zortzi segundoko aldea atera zieten azkoitiarrari eta ibartarri (23.22). Mikel Larrañaga eta Xabier Zaldua sailkatu ziren azken tokian (24.05),

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide