Thomas Ospital eta haren maisu ikastaroko ikasleak, parrokiako Cavaille-Collarekin lanean

Mailo Oiarzabal

Ikastaroko maisua (organo aurrean eserita, ezkerretik lehendabizikoa da Ospital) eta ikasleak, eta Jose Luis Frantsesena parrokiako organista, gaur eguerdian. (Mailo Oiarzabal)

Donostiako Musika Hamabostaldiaren organo zikloaren barruan antolatutako ikastaroa ematen ari da egunotan Lapurdiko organo jotzailea. Gaur Azkoitian aritu da lanean, bere 22 ikasleekin.

Donostiako Musika Hamabostaldiko organo zikloaren barruan organo erromantikoaren nazioarteko maisu ikastaroa antolatu dute aurten ere, eta aurten ere, ikastaro horretako saioetako bat Azkoitian egin dute, parrokiako Cavaille-Coll organoarekin.

Ikastaroaren aurtengo maisu eta gidaria euskalduna da, Thomas Ospital. Parisko Goi Mailako Kontserbatorioko irakaslea eta hiri bereko Saint-Eustache elizako organo jotzaile titularra da lapurtarra, eta hainbat herrialdetatik etorritako 22 ikasle ari dira haren eskolak hartzen. Azkoitian, Hamabostaldiko organo zikloko antolatzaileekin batera, Jose Luis Frantsesena parrokiako organistak egin die harrera ikastaroko parte hartzaileei.

Thomas Ospital eta ikastaroa hartzen ari diren bi ikasle, Cavaille-Collarekin. (Mailo Oiarzabal)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide