Bittor Elizalde bere mailan aurrena izan da Txingudiko Badiako Itsas Zeharkaldian

Mailo Oiarzabal 2024ko abu. 5a, 10:04

Bittor Elzalde (ezkerrekoa), Txingudiko Badiako XVIII. Itsasi Zeharkaldiaren podiumean. (Utzitakoa)

Beteranoen A-1 modalitatean lehen postua eskuratu zuen atzo Azkoitiko bizilagunak, eta sailkapen nagusian 43. tokian sailkatu zen.

Bittor Elizalde garaikurrarekin itzuli zen atzo Hondarribitik. Txingudiko Badiako XVIII. Itsasi Zeharkaldia jokatu zen atzo han, eta Azkoitiko bizilaguna azkarrena izan zen bere mailako igerilarien artean, beteranoen mailako A-1 modalitatean, hain zuzen.

Sailkapen orokorrean 43. tokian sailkatu zen Elizalde, 00.39.19 denbora eginda. Bere mailan bigarrena Angel Rochas donostiarra izan zen, 00.40.30 denborarekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide