Etxebizitzetan lapurreta egiteko arriskuaz ohartarazi du Udaltzaingoak

Iraia Oteiza

Silikona markak Azkoitiko etxebizitza bateko atean. (Azkoitiko Udala)

Udaltzaingoak silikona markak atzeman ditu Azkoitiko hainbat etxeetako ateetan. Hori dela eta, ateetan lapurrek utzi ohi dituzten seinalerik ikusten al duten begiratzeko eskatu die herritarrei.

Udaltzaingoak silikona markak atzeman ditu Azkoitiko hainbat etxeetako ateetan. Hala adierazi du Azkoitiko Udalak, eta ondorioz, herritarrei adi ibiltzeko ohartarazi die erakundeak. Halaber, ateetan lapurrek utzi ohi dituzten seinalerik ikusten al duten begiratzeko eskatu die herritarrei.

Uda garaian lapurretak areagotu egiten direla ere adierazi du udalak, oporrak tarteko, herritarrak askotan etxetik kanpo egoten direlako eta lapurrek abagune hori aprobetxatzen dutelako. "Lapurrek marka txikiekin seinalatzen dituzte etxeetako ateak, informazioa lortzeko eta lapurretarako aukerarik ba ote duten ikusteko", adierazi du udalak.   

Azkoitian silikonazko hari mehe eta txikiak atzeman ditu Udaltzaingoak, "ia hautemanezinak". Hari hori apurtzen baldin bada, lapurrek etxebizitza horretan mugimendua izan dela jakin ahal izaten dutela adierazi du udalak. "Haria bere horretan mantentzen bada, lapurrek badakite errazagoa izango zaiela sartzea eta lapurreta egitea".  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide