Astelehenean izango dute odol emaileek abuztuko hitzordua

Andoni Elduaien 2024ko abu. 8a, 09:00

Odol ateraldi bateko irudia. (Anartz Izagirre)

Astelehenean egingo dute hil honetako odol ateraldia, Elkargunean. Orain arte odola eman izan dutenek hitzordua hartuta dute, baina odola ematen hasi nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deituta hitzartu dezakete ordua.

Datorren astelehenean, abuztuaren 12an, egingo dute hil honetako odol ateraldia, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan; arratsaldez egingo dituzte ateraldiak, 16:30etik 20:30era bitartean. Odola eman ohi duten herritarrek honezkero hitzartuta dute ordua, baina odola ematen hasi nahi dutenek zein informazio gehiago nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu behar dute.

Batez beste odol emaile gehien dituen herrietako bat izaten jarraitzen du oraindik orain Azkoitiak –azken ateraldian 81 odol poltsa bildu zituzten–, baina Euskadiko Odol Emaileen elkartearen arabera, zenbait odol taldeetako erreserba maila oso baxua da, eta talde horietako odolaren premia handia dago. Hain zuzen, O+, O-, A+, A- eta B- odol taldeen maila zeharo baxua da; bost odol talde horietan dago behar handiena. Aldiz, erdi mailan daude AB+ eta AB- odol taldeak, eta eskasia gutxien dagoen taldea da B+. 

Hori horrela, inoiz odola eman ez duten azkoitiarrei odola ematera joateko dei egin diete. Hurrengo hitzordua irailaren 2an, astelehenez, izango da; orduan ere arratsaldez egingo dituzte ateraldiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide