Udako oporraldia tarteko, Elkargunea itxita egongo da hilaren 12tik 25era

Andoni Elduaien

Elkarguneko sarrera nagusia.

Urtero bezala, oporraldia baliatuko dute instalazio guztien mantentze eta garbitze lanak egiteko. Abuztuaren 26an zabalduko dute berriro, ohiko ordutegiarekin, normaltasunez.

Elkargunea itxita egongo da hilaren 12tik 25era, bi egunak barne. Udako oporraldia baliatuko dute aurten ere instalazio guztiak mantentzeko eta garbitzeko, eta hori horrela, guztiz itxita egongo da Elkargunerako sarrera.

Abuztuaren 26an, astelehenez, irekiko dituzte berriro Elkarguneko ateak, ohiko ordutegiarekin: astelehenetik ostiralera 07:00etatik 21:00etara, larunbatetan 09:00etatik 20:00etara, eta igandeetan zein jaiegunetan 09:00etatik 14:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide