Azken lekuak geratzen dira Malagarako eta Granadarako bidaiarako

Ane Olaizola 2024ko uzt. 30a, 10:37

Benalmadena. (Wikipedia)

Plaza Ondok antolatuta, irailaren 14tik 21era joango dira Espainiako hiri horietara, eta interesa duena jubilatuen elkartearekin jar daiteke harremanetan. 

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak bidaia antolatu du Malagara eta Granadara (Espainia) irailaren 14tik 21erako, eta hara joateko azken lekuak geratzen direla jakinarazi du elkarteak: hain zuzen, bikote batentzat eta pertsona batentzat logela bana daude libre. Bidaiaren prezioa 625 eurokoa da, eta interesa duena elkartearekin jar daiteke harremanetan.

Autobusez joango dira Andaluziako hiri horietara, eta bidaian zehar honako leku hauek bisitatuko dituzte: Torremolinos, Granada, Malaga, Frigiliana, Nerja, Setenil de las bodegas, Ronda, Fuengirola, Benalmadena eta Marbella.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide