Ad Hoc orkestrak astelehen iluntzea girotu du Balda plazan

Ane Olaizola

Herbehereetako Ad Hoc orkestra, atzo, Balda plazan. (Azkoitiko Udala)

Herbehereetako taldeak Azkoitian egin zuen atzo geldialdia, Europan egiten ari den biraren barruan, eta Baldan elkartutako dozenaka lagunen aurrean eskaini zuen kontzertua.

Herbehereetako Ad Hoc orkestrak Azkoitian eskaini zuen kontzertua atzo, astelehena, Balda plazan elkartu ziren dozenaka herritarren aurrean.Txapela buruan eta ibili munduan lelopean ari da orkestra Europan bira egiten, eta Euskal Herrian ere hainbat zuzeneko ari dira ematen.

65 musikarik osatzen dute orkestra, eta askotariko piezaz osatutako "errepertorio zoragarria" eskaini zuten.

Orkestra, kontzertuan. (Azkoitiko Udala)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide