Gipuzkoako Foru Aldundiak asfaltatze lanak egingo ditu Altzibarko biribilgunearen eta Mekoletako biribilgunearen arteko GI-2634 errepide zatian datorren astean: uztailaren 29an eta 30ean, eta abuztuaren 1ean eta 2an egingo dituzte lanak, eta eragina izango du zirkulazioan; izan ere, errei bakarra izango da zabalik, eta txandakako pasoa izango dutelako ibilgailuek.