Txapela buruan eta ibili munduan esaera zaharraren lelopean bira egiten ari da Herbehereetako Ad Hoc orkestra Europan, eta datorren astelehenean, uztailaren 29an, geldialdia egingo du Azkoitian. Izan ere, orkestra osatzen duten 65 musikariek kontzertua eskainiko dute Balda plazan, 20:00etan hasita.
Taldeak aurreratu duenez, "errepertorio zoragarria" entzun ahal izango da astelehenean, eta askotariko piezak taularatuko dituzte, hala nola pasodoblea, martxa "eder bat" eta filmetako musika. "Askotariko egitaraua da, musikazale guztientzako prestatua", adierazi dute.