Eskolako Agenda 2030aren barruan ikasturtean egin duten lanketaren buletina kaleratu dute

Ane Olaizola

Eskolako Agenda 2030eko ikasleak udaletxean egin zuten saioan, joan den maiatzean. (Azkoitiko Udala)

Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea aldarrikatzen duen helburuak jorratu dituzte ikasleek Eskolako Agenda 2030 programaren barruan, egindako lanketa osoa publikatu dute online.

Eskolako Agenda 2030 programaren barruan, energia gaitzat hartuta 7. Garapen Jasangarrirako Helburua landu dute ikasleek igaro den ikasturtean, eta jorratutakoaren buletina kaleratu dute orain. Online eskegi dute buletina, eta hemen ikus daiteke.

Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea aldarrikatzen duen helburuak jorratu dituzte programa horretan, eta hainbat lehentasun zehaztu ondoren, esku hartze plana diseinatu eta gauzatu dute ikasleek azken hilabeteetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide