Sutea izan da bart Errexil tabernan

Ane Olaizola 2024ko uzt. 24a, 09:49

Sutea piztu den eraikina. (Ane Olaizola)

Larrialdi zerbitzuek goizaldean jaso dute bizilagunen deia, eraikinaren alde batetik kea ateratzen ari zelako. Ez da inor zauritu, baina bizilagunak etxebizitzetatik atera behar izan dituzte hainbat orduz.

Sutea izan da bart Kale Nagusian dagoen Errexil tabernan. Ertzaintzak adierazi duenez, larrialdi zerbitzuek 03:00etan jaso dute bizilagunen abisua, eraikinaren alde batetik kea ateratzen ari zelako. Eraikinak egurrezko egitura duenez, bizilagunek kanpora atera behar izan dute, eta iturri horren arabera, osasun langileek adineko pertsona bat artatu dute, baina ez da inor zauritu.

Ertzaintza, suhiltzaileak zein anbulantzia bertaratu dira ezbeharraren lekura, eta suhiltzaileek egoera aztertu ostean, bizilagunek 05:30 aldera itzuli ahal izan dute etxebizitzetara. Suhiltzaileen arabera, sukaldean piztu da sua, eta "oso kaltetuta" geratu da hura.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide