Meza eta hamaiketakoa egin dituzte Santa Kutzen, Brigida egunean

Ane Olaizola

Santa Kutz komentuan bizi diren mojek beren fundatzaile santuaren eguna ospatu dute gaur, eta hainbat herritar batu dira ospakizunera.

2022tik Santa Kutz komentuan bizi diren brigiden kongregazioko mojek beren fundatzaile santuaren eguna ospatu dute gaur, komentuan bertan egin duten mezarekin. Auzoko eta herriko hainbat lagun elkartu dira 11:00etan elizan, eta eukaristiaren ondotik, hamaiketakoa eskaini dute mojek. Brigidek eskerrak eman dizkiete Brigida eguna ospatzera bertaratu direnei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide