Brigida eguna ospatuko dute bihar Santa Kutz komentuan

Iraia Oteiza

Santa Kutz komentua.

Meza Santua emango dute aurrena, eta Brigida ahizpek prestatutako hamaiketakoa dastatzeko aukera izango da ondoren.

Bihar, uztailaren 23a, Brigida eguna ospatuko dute Santa Kutz komentuan. Brigiden kongregazioko mojak bizi dira egun han, eta euren fundatzaile santuaren eguna ospatzea pentsatu dute. 11:00etan Meza Santua izango dute komentuko kaperan, eta ondoren, mojek prestatutako hamaiketakoa dastatzeko aukera izango da. Brigida ahizpek herritar oro gonbidatu dute mezara zein hamaiketakora.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide