Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) bere udako biraren barruan kontzertua eskaini zuen atzo, ostirala, Baztartxo antzokian. 20:00etan hasi zen kontzertua. Sarrera doan izan zen eta 400 pertsona inguru bildu ziren antzokian.
Iban Garate aktore eta aurkezle azkoitiarrak aurkeztu zuen EGOren kontzertua, eta hark egin zituen narratzaile lanak.
Gazte orkestrak Seohyun Kim biolin jotzaile korearraren parte hartzea izan zuen atzo, eta Ruben Gimeno orkestra zuzendariaren gidatu zituen musikariak. Tchaikovskyren Biolinerako Kontzertua obra eta Mussorgky-Ravelen Erakusketa bateko koadroa obra interpretatu zituzten atzo EGOko musikariek.