Astelehenean odol ateraldiak egingo dituzte

Ane Olaizola

Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dituzte odol ateraldiak, 16:30etik 20:30era.

Odol ateraldiak egingo dituzte datorren astelehenean, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Ohi bezala, arratsaldez egingo dituzte ateraldiak, 16:30etik 20:30era bitartean. Odola eman nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu behar dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide