Doctor Deseok 'En el brillo de tus ojitos' diskoa aurkeztuko du bihar, plazan

Ane Olaizola

Doctor Deseo taldea. (Doctor Deseo)

23:00etan hasiko da Bilboko taldearen emanaldia herriko plazan, eta Francis Diez abeslariek eta taldeko musikariek sei abestiz osatutako En el brillo de tus ojitos azken diskoa aurkeztuko dute bertan.

Um Blem Ble tabernarien elkarteak uztailerako elkarlanean antolatzen duten kontzertua Doctor Deseo taldeak eskainiko du aurten, eta bihar, larunbata, entzun ahal izango dira Bilboko taldearen doinuak herriko plazan, 23:00etan hasita. Taldeak sei abestiz osatutako En el brillo de tus ojitos azken diskoa aurkeztuko du, eta Francis Diez abeslariak eta taldeko musikariek aurreko abestiekin osatuko dute zuzenekoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide