Bihar hasiko da herriko erosketak eta Azkoitia txartela sustatzeko Herrixenen kanpaina berria

Iraia Oteiza

Hogei afari zozkatu ditu Herrixenek uztailaren 15etik abuztuaren 25era herriko saltokietan erosketak Azkoitia txartelarekin ordaintzen dituztenen artean.

Herrixen merkatari elkarteak bihar jarriko du abian udako sustapen kanpaina berria, herriko saltoki txikien jarduera eta Azkoitia txartelaren erabilera sustatzeko.

Hori horrela, uztailaren 15etik abuztuaren 25era bitartean Azkoitiko saltoki txikietan erosketak egin eta horiek Azkoitia txartelarekin ordaintzen dituztenen artean hogei afari zozkatuko ditu Herrixenek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide