Elkarretaratze "bereziarekin" amaitu du ikasturtea Isilune Zirkuluak

Iraia Oteiza

Besteak beste, mezuak, olerkiak, bertsoak zein abestiak egon ziren ikasturteko azken Isilune Zirkuluan. Ordubete iraun zuen elkarretaratzean, "giza eskubideen urraketak" salatu eta "gizatasuna plazara" atera zuten beste behin.

Isilune Zirkulua osatzen duten bost elkarteek —Palestina, Sahara, Marea Urdin, Loiolako lagundia eta Azkoitiko parrokia — ikasturteko azken elkarretaratzea egin zuten atzo, "udazkenean berriro indarberrituta itzultzeko".

Ohi bezala, 19:00etan elkartu ziren herriko plazan, baina elkarretaratze "berezia" egin zuten atzokoan, abestiek, olerkiek, bertsoek eta askotariko mezuek osatu baitzuten atzoko bilkura. Horien ostean, herriko plazari zenbait itzuli eman zizkioten elkarretaratzean parte hartu zutenek,  "giza eskubideen urraketak" salatuz eta "gizatasuna plazara" ateraz. Ordubeteko ekimen betearen ostean, luntx batekin eman zioten amaiera ikasturteko azken Isilune Zirkuluari.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide