Zestoako Leok'k musika taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean Azkoitian. 20:00etan hasita, herriko plazako oholtzan izango da boskotea, eta rock doinuz girotuko du ingurua. 2022an argitaratutako Bizirik hala ere azken bildumeko doinuak eskainiko ditu taldeak bereziki.
Eskualdean sortutako lehenetariko rock taldea da Leok’k, 1968an Zestoan sortua. Hasierako partaideen abizenen lehen hizkiarekin osatu zuten taldearen izena orduko hartan, eta 55 urteren ostean, oraindik ere aktibo jarraitzen du boskoteak, kontzertuak eskainiz eta disko berriak argitaratuz.