Ia ehun lagunek parte hartu dute Plaza Ondoren sanferminetarako irteeran

Nerea Uranga 2024ko uzt. 10a, 15:41

Plaza Ondo jubilatu eta pentsionisten elkartekoek atzo, asteartea, egun pasa egin zuten Iruñeko sanferminetara, eta oso gustura ibili ziren.

Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Iruñeko sanferminetara  egun guztiko irteera egin zuen atzo, asteartea. 98 herritarrek parte hartu zuten egun pasan eta oso gustura ibili ziren guztiak.

09:00etan irten zuten Azkoititik autobusez Plaza Ondokoek, eta Iruñeko sanferminez gozatzeko aukera izan zuten, han bazkaldu zuten denek elkarrekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide