Mikel Juaristi izango da Eusko Jaurlaritzako Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendari berria

Ane Olaizola 2024ko uzt. 10a, 09:00

Mikel Juaristi. (EAJ)

Lucia Torrealdairen lekua hartuko du azkoitiarrak. Azken urteetan, Barakaldoko Gurutzeta ikastetxeko Haur eta Lehen Hezkuntzako zuzendaria izan da.

Gobernu Kontseiluak Mikel Juaristi izendatu du Eusko Jaurlaritzako Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria, eta aurreko legealdian Lucia Torrealdaik izan zuen kargua hartuko du azkoitiarrak.

Pedagogian eta Lehen Hezkuntzako Irakaskuntzan lizentziatua da Juaristi, eta Gizarte eta hezkuntza ikerketan masterra du egina. Era berean, azken urteetan Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzeta ikastetxe publikoko Haur eta Lehen Hezkuntzako zuzendaria izan da.

Hezkuntzaren arloan ez ezik, politikagintzan ere esperientzia du Juaristik: Azkoitiko Udaleko EAJren zinegotzia izan zen 2007-2011 agintaldian. Era berean, Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan hautagai aurkeztu zen Bizkaiko EAJren zerrendan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide