Sara Iparragirre oriotarra ISBra itzuliko da

Unax LarraƱaga 2024ko uzt. 10a, 10:33

Sara Iparragirre Benficak fitxatu ostean. (Utzitakoa)

Aurreko denboraldia Portugalen eman ondoren, Iraurgi saskibaloi klubaren emakumeen lehen taldean jokatuko du Orioko jokalariak.

Denboraldi berrirako fitxaketak eta kontratu luzaketak iragartzen hasia da Iraurgi saskibaloi taldea. Domusa Teknik ISB emakumeen talde nagusian jokatuko du Sara Iparragirre oriotarrak, 2024-2025 denboraldian.

Iraurgin lau urtez jarraian jokatu ostean, 2023-2024 denboraldia Portugalgo Benfica taldean egin du oriotarrak, eta urte oparoa izan du, izan ere, hiru garaikur lortu ditu urtebetean.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide