Atzo arratsaldean hasi zen III. Beltzen Torneoa, Tta-kun areto futbol taldeak antolatuta. Orotara, 30 taldek eman dute izena txapelketan, eta atzo aurreneko kanporaketak jokatu zituzten. Bero eginagatik ere jende ugari bertaratu zen Elkargunera, partidez gozatzera.
Gaur ere jarraipena izango du txapelketak, datorren astelehenera bitartean final hamaseirenak jokatuko baitituzte Elkarguneko kantxa nagusian. Uztailaren 16an eta 17an, berriz, final zortzirenak jokatuko dituzte; hilaren 18an final laurdenak; 19an finalerdiak; eta hilaren 20an jokatuko dute final handia, III. Beltzen Egunarekin bat eginez.
Hona hemen partiden egutegia:
- Uztailak 9, 10, 11 eta 15: final hamaseirenak.
- Uztailak 16 eta 17: final zortzirenak (lau partida egun bakoitzean).
- Uztailak 18: final laurdenak (lau partida).
- Uztailak 19: finalerdiak.
- Uztailak 20, Beltzen Eguna: finala.