Donostiako Klasikoa Azkoititik igaroko da aurten ere

Mireia Galarza Bastida 2024ko uzt. 8a, 16:56

Donostiako Klasikoa Azkoititik igarotzen. (Artxiboa)

Abuztuaren 10ean izango da aurten txirrindularitza proba, eta guztira, Azkoititik ez ezik, eskualdeko beste bost herritatik pasatuko da: Aia, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Azpeitia.

Gaur aurkeztu dute 2024ko Donostiako Klasikoaren ibilbidea, eta aurreko urtean bezala, Azkoititik igaroko da. Abuztuaren 10ean izango da 236 kilometroko txirrindularitza proba, eta Azkoititik ez ezik, eskualdeko beste bost herritatik ere pasatuko da: Aiatik, Zarauztik, Getariatik, Zumaiatik eta Azpeititik, hain justu.

Villabonatik barrena, Andazarrateko mendatea igaro ondoren iritsiko da proba Aiara. Handik, Zarautzera jaitsiko dira txirrindulariak, eta kostako errepidetik Getaria eta Zumaia pasatuko dituzte. Itziar eta Debatik jarraituko du lehiak, eta Azkarate igaro ondoren zeharkatuko dituzte Azkoitia eta Azpeitia. Eskualdeko herriak atzean utzita, Tolosa aldean jarraituko du probak, ondoren Andoain eta Hernanira iristeko. Ohi bezala, Donostian amaituko da Klasikoa, hasi bezala.

Oraindik ez dituzte jakinarazi proban parte hartuko duten txirrindularien izenak, baina bermatuta dago izen entzutetsuetako asko bertan izango direla, sona handiko proba baita Donostiakoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide