Balio anitzeko bi peoi kontratatuko ditu udalak

Iraia Oteiza 2024ko uzt. 8a, 12:46

Lanbidek diruz lagunduta kontratatuko ditu udalak bi langile, eta interesa dutenek uztailaren 12a, ostirala, baino lehen eman dezakete izena. Lanaldi osoko sei hilabeteko kontratuak izango dira.

Azkoitiko Udalak balio anitzeko bi peoi kontratatzeko lan eskaintza zabaldu du, Lanbidek diruz lagunduta. Lanpostuek sei hilabeteko iraupena izango dute, eta lanaldi osokoak izango dira. Halaber, hautagaiek Urola Erdiko udalerriren batean erroldatuta egon beharko dute, gutxienez deialdia egin baino sei hilabete lehenagotik, eta ahozko euskara maila altua izan beharko dute.

Kontratatutako bi langileek, besteak beste, sasiak garbitzen, pistak egokitzen, ateak eta hesiak konpontzen, landa bideetako bidegurutzeetan seinaleak jartzen edota iturriak konpontzen egingo dute lan.

Interesa dutenek uztailaren 12a, ostirala, baino lehen eman dezakete izena, Lanbiden. Eskaintzaren kodea da 162024008107 da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide