Azkoitiko Kriket Txapelketa jokatzen ari dira hamabigarrenez, eta aurten, Azkoitian ez ezik, Azpeitian ere ari dira lehiatzen jokalariak. Izan ere, hamasei talde ari dira norgehiagoka, lau multzotan banatuta, eta txapelketa gehiegi ez luzatzeko asmoz, antolatzaileek bi gunetara banatu dute lehia: Azkoitiko Oteiza frontoietako pilotaleku luzera eta Azpeitiko Goena zelaira. Goizean goizetik ari dira partidak jokatzen, baina Azpeitikoak zertxobait beranduago hasi dira, zelaia bustita zegoelako. Bi multzotako lehiak Oteiza frontoietan jokatuko dituzte, eta beste bi multzoetakoak Azpeitiko Goenako zelaian. Behin partida horiek amaituta, finalerdiak eta finala Oteizako frontoi luzean jokatuko dituzte, arratsaldean.
Besteak beste, Azkoitiko, Azpeitiko, Zumarragako (Gipuzkoa), Eibarko (Gipuzkoa), Donostiako eta Gasteizko taldeak elkartu ditu txapelketak, eta goizetik giro atsegina sortu dute kirolariek.