Kitziki taldeak gogotik girotu du Kontzejupea

Ane Olaizola 2024ko uzt. 7a, 09:00

Eguraldi iragarpenaren eraginez, Balda plazatik Kontzejupera lekualdatu zuten kontzertua, eta dozenaka lagun bildu zituen seikotearen emanaldiak. 

Kitziki musika taldeak kontzertua eskaini zuen atzo iluntzean Kontzejupean, eta dozenaka lagun bildu zituen seikotearen zuzenekoak. Hasiera batean Balda plazan eskaintzekoak ziren kontzertua, baina eguraldiaren iragarpenaren ondorioz, aterpean eskaini zuten saioa musikariek, eta gogotik girotu zuten udaletxe azpiko frontoia. Euskal abesti ezagunen bertsioak eskaini zituen taldeak, eta dantzan zein abestuz jarraitu zien han elkartutako herritarrek. 

Azkoitiko, Elgoibarko, eta Bergarako (Gipuzkoa) honako sei gaztek osatzen dute taldea: Itxaso Alberdi azkoitiarrak, Maialen Arriolak, Maddi Arrietak, Nahia Carrillok, Enara Mujikak eta Olatz Makazagak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide