Isilune Zirkuluak ikasturteko azken elkarretaratzea egingo du datorren ostegunean

Iraia Oteiza 2024ko uzt. 5a, 10:58

Isilune zirkuluaren ekaineko elkarretaratzeko irudia. (L. Alberdi)

Besteak beste, mezuak, olerkiak, bertsoak zein abestiak egongo dira ikasturteko azken Isilune Zirkuluan. Ohi bezala herriko plazan elkartuko dira, 19:00etan.

Iazko abenduan ekin zion Isilune Zirkuluak bere jardunari Azkoitian. Orduz geroztik, hileko hirugarren ostegunetan elkartu dira plazan, "giza eskubideen urraketak" salatuz eta "gizatasuna plazara" ateraz. Zirkulua osatzen duten bost elkarteek —Palestina, Sahara, Marea Urdin, Loiolako lagundia eta Azkoitiko parrokia — ikasturteko azken elkarretaratzea egitea erabaki dute, "udazkenean berriro indarberrituta itzultzeko".

Azken elkarretaratze "berezia" prestatu dute datorren ostegunerako. Ordubeteko ekimena izango dela iragarri dute, eta bertan mezuak, olerkiak, bertsoak, abestiak zein isiluneak izango direla. Herriko plazan elkartuko dira, 19:00etan, eta herritar oro azken elkarretaratzean parte hartzera gonbidatu dute antolatzaileek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide